'Handia' filma

'Handia', Italian saritua

Ataria 2017ko abenduaren 10a

Altzoko erraldoiari buruzko historia kontatzen duen lanak, film onenaren saria jaso du Italiako Milan eta Como hirietan ospatu den Noir In Festival zine jaialdiaren XXVII. edizioan.

Horrela, Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako pelikulak, garaikur bezala banatzen den pantera beltza jaso du epaileen iritziak jakin ostean. Epaimahaikideak, besteak beste, honako hauek izan dira: Cédric Succivalli kritikariak, Pedro Usabiaga argazkilariak eta Lorenzo Richelmy eta Sara Serraiocco aktoreek. Azkenik, bigarren postuan geratu den Lynn Ramsay zuzendariaren 'En realidad nunca estuviste aqui' filmari aipamen berezia egin nahi izan diote epaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!