'Handia'k sei izendatze ditu Forque eta Feroz sarietan

Ataria 2017ko abenduaren 4a

Forque lehiaketan bi sari jaso ahal ditu filmak eta horietako bat da film onenarena; Feroz-en lau hautagaitza ditu.

Datorren urtea oparoa izan daiteke oso, Handia filma posible egin dutenentzat. Ikuslegoaren babesa jaso dute jada, eta orain zinema munduko adituen txanda izango dela dirudi. Datorren urtean ospatuko diren bi jaialditan sei izendatze dituzte.

GEDA elkarteak (gaztelaniaz, Ikus-Entzunezko produktoreen eskubideak kudeatzen dituen elkartea) antolatzen dituen Forque sarietan fikzioko film luze onenaren saria irabazteko finalisten artean dago Handia filma, Abracadabra, La Librería eta Verano 1993 filmeekin batera. Zaragozan (Espainiako Estatua) egingo dute sari banaketa datorren urtarrilaren 13an. Era berean, erakundeak Zinean eta Hezkuntzan balioak aitortzea helburu duen Forque Saria ere banatuko du eta Handia pelikula hautagaietako bat da.

Feroz sarietan ere lau izendatze ditu; kartelari, jatorrizko musikari, zuzendaritzari eta pelikula dramatiko onenari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!