2017/12/15 22:00

XXI. Olentzerotan Jakin Minez

XXI. Olentzerotan Jakin Minez
Batzarremuño kulturgunea, Altzo

Kontzertua. 2 poliedro.

Musikariak: Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarena.

Garikoitz Mendizabal Zestoan jaiotako Goi Mailako txistularia da. Diskografia zabala du eta musika-talde ugarirekin egin du lan bakarlari moduan. Folk musika-taldeekin ere kolaboratzen du, Korrontzi eta Kepa Junkerarekin adibidez. Aitor Furundarena ordiziarra da. Akordeoilari, musikagile eta irakasle da Musikenen. Euskal Herrian, Parisen eta Kopenhagen ikasia. Bi musika-ardatz ditu: musika garaikidea eta herri musika. Nazioarteko hainbat akordeoi lehiaketatan saritua izan da. Diskografia zabala du. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!