2017/12/14 19:00

XXI. Olentzerotan Jakin Minez

XXI. Olentzerotan Jakin Minez
Udaletxeko ekintza eta batzar aretoa, Altzo

Anizeto Olano Migel Altzo: Euskal eskola, gerrak zapuztutako ametsa.

Hizlaria: Onintza Odriozola irizar (Historialaria. Altzotarra du aita, Izarreko Joxe Manuel)

Ikasketa aroan mamitu zuen Onintzak, “Hizkuntza eta Hezkuntza: Migel Altzo eta gerraurreko hezkuntza elebiduna” lana (2003). Bertan, altzotar honek euskara eskola sisteman txertatzeko egindako ekarpenak eta ahaleginak zituen aztergai. Lan horren berri ematera dator gurera, Anizeto Olanoren lanaren garrantziaz jabe gaitezen eta Olazabal Zaharrekoa apur bat ezagutu dezagun. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!