2017/12/12 19:00
Kataluniara begira, hitzaldia.
Solasaldia: Estitxu Eizagirre (Argia astekariko zuzendaria) eta Martxelo Otamendi (Berria egunkariko zuzendaria).
Euskal Herriak interes bereziarekin jarraitzen dugu Katalunian gertatzen den oro. Kataluniako Parlamentuak independentziaren deklarazioa egin zuenetik ur asko joan da errekan barna. Espainiako gobernuak
eta estatuko egiturek lasterketa errepresibo bizia eta gogorra abiarazi zuten Kataluniaren kontra. Abenduaren 21eko hauteskundeak jomugan daude. Estitxu Eizagirre eta Martxelo Otamendi Katalunian bizi duten errealitate gordinaz jardungo dira eta prozesuak bizi izan dituen eta bizi dituen hari-muturretatik tiratuz, gogoeta interesgarriak jarriko dituzte solasaldiaren erdigunean.
*Ondorenean mokadutxo bat ahoratzeko aukera izango da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?