Altzon ere, indarkeria matxistaren aurka

Ataria 2017ko azaroaren 26a

Atzoko egunaren harira, altzotarrek ere, emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako aldarria egin zuten, herrian. Iluntzean, zenbait herritar bildu ziren eta "Noiz sentitu gara erasotuak?" eta "Zure egia gurea eginez" mezuak idatzita zeramatzaten pankartekin egin zuten agerraldia. Altzon ere, beraz, indarkeria matxistaren aurkako eguna ospatu eta protesta egiteko gogoa agerian utzi nahi izan zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!