Argazkilariek hitzordua dute Altzon, igandean

Tolosaldeko Ataria 2017ko aza. 24a, 19:01
Iaz egindako I. Argazki Rallyan saria jaso zuen argazkietako bat.

Altzoko Kultura Batzordeak II. Argazki Rallya antolatu du. Igandean egingo da, azaroaren 26an. Rallya 10:00etan hasiko da eta egunean bertan izena eman daiteke.

Rallyan nahi duten argazkilari ez profesional guztiek hartu ahal izango dute parte. Bi
maila bereiziko dira: 16 urtetik beherakoak eta 16 urtetik gorakoak. Izena eman daiteke azaroak 24 bitarte udaletxean eta herriko Liburutegian, eta baita Rallyaren egunean bertan ere, 09:30etik 10:00etara.

Argazkiak kamerarekin zein mugikorrarekin atera ahal izango dira. Partaide bakoitzak hutsik dagoen memoria eramango du. Parte hartzaileek kontrol argazki bat egin beharko dute irteeran eta amaieran. Nahi diren argazki guztiak atera ahal izango dira kontrol argazkitik aurrera, baina 30 argazki soilik deskargatuko dira liburutegian.

Rallyan 4 gai jorratuko dira eta irteeran ezagutaraziko zaizkie parte hartzaileei. Rallya 13:00etan bukatuko da, eta liburutegian deskargatuko dira partaide bakoitzaren 30 argazkiak, 14:00ak arte. Aurkeztu beharreko bilduma 8 argazkik osatuko dute, 2 argazki gai bakoitzetik. Abenduaren 15a baino lehen, argazkilari bakoitzak mezu bat bidaliko du kultura@altzo.eus helbidera eta bertan, kontroleko argazkiak eta aukeratutako 8 argazkien zenbakiak zehaztuko ditu.

Bi mailetako lehen bi sailkatuek izango dute saria. Aurrera begira argazki guztiekin emanaldia eskainiko da udaletxeko erabilera anitzeko aretoan. Argazki sarituak Kultur Batzordearen esku geldituko dira eta egokia irudituz gero, erabiltzeko eskubidea izango du egilearen izena aipatuz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!