'Handia' filma

Harrera beroa eman diote ikusleek 'Handia' filmari

Imanol Garcia Landa 2017ko irailaren 25a

Handia filma Zinemaldian gau 1 1506296823662
Handia filma Zinemaldian gau 2 1506296832419
Handia filma Zinemaldian gau 3 1506296840443
Handia filma Zinemaldian gau 4 1506296848912
Handia filma Zinemaldian gau 5 1506296855023
Handia filma Zinemaldian gau 6 1506296863517
Handia filma Zinemaldian gau 7 1506296869974
Handia filma Zinemaldian gau 8 1506296876356
Handia filma Zinemaldian gau 9 1506296883449
Handia filma Zinemaldian gau 10 1506296889778
Handia filma Zinemaldian gau 11 1506296895810
Handia filma Zinemaldian gau 12 1506296902118
Handia filma Zinemaldian gau 14 1506296920657
Handia filma Zinemaldian gau 15 1506296927211
Handia filma Zinemaldian gau 16 1506296935331
Handia filma Zinemaldian gau 17 1506296943460

Alfonbra gorritik igaro dira Handia filmeko egile eta protagonistak, eta publikoak hasieran eta bukaeran txalotu egin dute lana.

Goizean erakutsi bada ere filma lehendabizikoz ikuslegoari, gaueko saioa izan da bereziena, bertan izan baitira pelikularen egileak eta aktore protagonistak. Alfonbra gorria zapaldu dute Altzoko Handiari buruz pelikula osatu dutenek, jendearen berotasuna jasoz. Emanaldiaren ondoren, Aitor Arregi zuzendariak azaldu duenez, "urduri geunden, baina aldi berean bagenekien etxean jokatzen genuela. Guk konfiantza handia dugu pelikulan, gustatzen zaigu; ziur gaude bere publikoa duela, eta oso pozik eta oso kontentu gaude erreakzioarekin. Jendearen afektu handia sentitu dugu, eta horrekin pozik gaude".

Joseba Usabiaga aktore tolosarrak gaineratu duenez, "Altzoko istorio bat izanik, nire herri ondokoa, jende ezagun asko ikusi dut eskailera jaisterakoan eta nik emozio handiarekin bizi izan dut". Eneko Sagardoy aktoreak, Altzoko Handiaren rola egiten duenak, emanaldi "zaila" izan dela dio: "Jendearekin ikustean, denbora guztian zaude ea nola erreakzionatuko duen. Polita izan da, eta honek ematen dio zentzua egindako lan guztiari".

Altzoko hainbat herritar izan dira ere gaueko saioan. Tartean, Joseba Elduaien alkatea izan da bertan, eta gustura ikusi du filma: "Ni irekia nentorren, aurreiritziak kenduta eta begiak irekita. Iruditu zait zer pentsatu handia ematen duela, hausnartzeko ematen duela. Bigarren aldiz ikusi eta berriro xehetasuna jasotzeko modukoa da".

Handia filma hasi aurretik, Alfonbra gorritik ere pasa dira Operacion Concha filmeko egile eta protagonistak, eta horien artean, Barbara Goeneaga aktore alkizarra.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!