Ingurutxoa izan da, goizean, festaren erdigunean, eta Euskal Herriko hainbat herritako dantzariak bertaratu dira Altzora. Bazkari legea frontoian egin dute, eta 17:00ak aldera hasi da bertsolarien saioa, baselizan.
Imanol Artola Felix aritu da gaiak jarriz eta, bat-batean, berriz, Iñigo Gorostarzu Etxorde, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Alaia Martin eta Julio Soto aritu dira.