Altzoko san inazioak 2017

Txakolina eta pintxoa, festarako aitzakia

Irati Saizar Artola 2017ko uztailaren 30a

San Inazio eguna iritsi aurretik, festetan murgilduta dabiltza altzotarrak. Eguerdian txakolin dastaketa egin dute pintxoen laguntzaz. 

San Inazio bezperan festa gosez daude Altzon. Arratsaldean pilota partidak izango dituzte pilotaleku berrian eta ondoren, soka dantza egingo dute. Afalorduan zahagi ardoa izango dute eta gauerdian San Inazio eresiarekin egun handiari hasiera emango diote. Oxabi taldeak alaituko du gaua. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!