Altzoko san inazioak 2017

Txupinazoak dantzan jarri ditu altzotarrak

Ataria

Hasi dira Altzoko festak. Txupinazoaren ondoren kartel lehiaketako sari banaketa egin dute. Gazteen mailan Beñat Lizarralde izan da saritua; helduetan, Kike. Asteartean amaituko dira jaiak

Artea dantza taldekoen emanaldia hasi aurretik, Ana Mari Olazar eta Ana Mari Amiano omendu dituzte, dantza taldeari ematen dioten laguntzagatik.

Bertso triki-poteoan Mikel Artola eta Haritz Mujika aritu dira. 20:30ean, presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute, eta ondoren, herri afaria. Gauean Autobus Magikoa eta DJ Bull egongo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!