Bete beharko lituzketen baldintzak hauek dira: euskara maila altua izatea (hitz egiten), langabetuak izatea, gidatzeko baimena edukitzea eta beharrezkoak diren tresnak erabiltzen jakitea. Altzotarrei lehentasuna emango zaie kontratazioa egiterakoan. Interesa dutenek izena eman behar dute ekainaren 19a baino lehen udaleko 943 65 24 13 telefono zenbakira deituz.