Abian da San Inazio jaien III. Kartel Lehiaketa

Ataria 2017ko ekainaren 8a

Altzoko San Inazio jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute aurtengorako ere, hirugarrenez, jai batzordetik. Lehiaketa bi mailatan banatuko da, 12 urte artekoa eta 13 urtetik aurrerakoa, eta lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 29a izango da.

Sariei dagokionez, haurren mailan marrazteko material sorta jasoko du irabazleak, eta helduen mailan herri afarirako bi sarrera. Aukera guztietako lanak onartuko dira lehiaketarako, hau da, marrazkiak , argazkiak, collageak, argazki muntaiak... Bestalde, jai batzordetik azaldu dutenez, originaltasuna baloratuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!