Begirale beharrean udako ludotekarako

Ataria 2017ko maiatzaren 12a

Uda gerturatzen hasita dagoela eta, haurren opor luzeak iristen ari direla eta, udal gehienen udako proposamenetan udako ludotekak egonik, Altzon ere aurten ludoteka zerbitzua izango da. Udalak deialdia luzatu du begiraleak kontratatze aldera.

Interesdunek curriculma udaletxera bidali beharko dute maiatzaren 23a baino lehen. Eskakizunen artean ezinbestekoa izango da euskaraz jakitea. Eta, begiraleak kontratatzeko orduan puntuazio bidezko baremazioa erabili du udalak. 

Esaterako, begirale titulua izateak 5 puntu gehienez gehituko ditu; Eusko Jaurlaritzak homologatutako eskoletako izanik 5 puntu eta gainontzeko eskoletakoei 3 puntu. Puntuak eskuratzeko aukera gehiago ere badaude: zuzendari titulua izatea (2 puntu), lan esperientzia (5 puntu gehienez) eta altzotarra izatea (5 puntu).

Aukeratuak izan diren hautagaiek, adingabekoekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, besteak beste. Informazio gehiago behar izanez gero Altzoko Udalaren harremanetan jarri beharra dago: 943652413 telefonoan edo udala@altzo.eus helbide elektronikoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!