Korrika 20 -2017-

Korrika Festa ospatu dute Altzon

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko apirilaren 7a

Bihar goizeko ordu txikitan igaroko den Korrikaren aurrerapen modura, 18:30etan hasita, herritarrek hainbat jarduera egin dituzte, besteak beste, berotze ariketak, lekukoari haurrek egindako agurra, eta herriari itzuli bat eman ostean, eta trikiti doinuez lagundurik, abestutako bertso eta kantu ezagunak. Ondoren, pintxo-poteaz gozatu ahal izan dute elkartean. Baina, festa ez da hor amaitu; izan ere, bihar, goizeko 5:00ak aldera igaroko da Korrika herritik, hain zuzen ere, Alegiara bidean dagoen errotatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!