Elkargunea sortuko dute berdintasunari buruz hausnartzeko

Ataria 2017ko martxoaren 29a

Altzoko Udalak deialdia egin die herritarrei ostiral honetan egingo den Elkargunean parte hartzeko. Udalak azaldu duenez, «Altzo, gizonen eta emakumeen artean berdintasuna lortzeko bidean konprometituta dagoen herria da». Hori horrela, datozen hilabeteetan hainbat ekintza eta tailer proposatuko dira.

Bide horretan landu beharreko esparru nahiz arloak «asko» direla esan dute udaletik, «emakumeen ahalduntzea», esaterako. Hain justu, horretarako, «elkarrekin hausnartzeko, esperientziak elkarbanatzeko eta iritziak trukatzeko» sortuko dute Elkargunea. Etzi izango da, martxoaren 31n, 19:30ean eta Batzarremuñon. «Giro informal batean elkarrekin ezberdinen inguruan hausnartzeko aukera izango dugu», esan du udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!