Eskolarteko bertsolari txapelketako saioa, bihar, Altzon

Tolosaldeko Ataria 2017ko martxoaren 9a

Afari giroan egingo da ekitaldia. Garaiz hasiko dira afaltzen eta dagoenerako sarrerak agortuta daude.

Eskolarteko bertsolari txapelketako sailkatze faseko saio hartuko du, bihar, Altzoko Elordi elkarteak. 19:30ean hasita, Xabier Agirre, Haizea Arana, Aner Peritz, Imanol Albizu, Ane Beloki eta Jokin Irastorza ariko dira kantuan, eta gai jaitzailea Imanol Artola Felix izango da.

Afaltzera joaterik izan ez duenak ere izango dute saioa entzuteko aukera. 20:30ak edo 21:00ak aldera hasiko da emanaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!