Argazki onenek jaso dute saria

Ataria 2017ko urtarrilaren 17a

Abenduaren 4an egin zuten I. Argazki Rallya Altzon, eta urtarrilaren 13an banatu zituzten sariak. 

Argazkiak ateratzea gustuko dutenek hitzordu berezia izan zuten abenduaren 4an Altzon: I. argazki rallya egin zuten. 

Bi kategorietan banatu zituzten 23 parte hartzaileak: 16 urtetik beherakoak eta 16 urtetik gorakoak. 16tik beherako 13 lagunek hartu zuten parte; 16 urtetik gorakoak, berriz, hamar izan ziren.

Lau gai, irudietan izozteko

Bideak, emozioa, ama lurraren koloreak eta langak gaitzat hartuta atera zituzten argazkiak parte hartzaileek. Bi argazki aurkeztu ahal izan zituzten gai bakoitzetik; zortzi argazki aurkeztu zituzten gehienez, beraz.
 
Lau gaiak saritzea erabaki zuten antolatzaileek; kategoria bakoitzean, beraz, bi gai saritu zituzten. Altzoko Batzarremuñoko aretoan banatu zituzten sariak urtarrilaren 13an, eta 60 lagun inguru bertaratu ziren. 16 urtetik beherakoetan, Naira Carrasco Etxenagusiak lortu zuen lehenengo saria; 16 urtetik gorakoetan, berriz, Ibon Azpilikuetak. Kartoi luman itsatsitako A4 neurriko argazkia eta 50 euroko bonoa lortu zituzten. 
 
16 urtetik beherakoetan, Gailur Elduaien Peñagarikanok irabazi zuen bigarren saria; Karlos Carrasco Barrigak eskuratu zuen bigarren saria 16 urtetik gorakoetan. Kartoi luman itsasitako A4 neurriko argazkiaz gain, 30 euroko bono bana lortu zuten.
 
Sariak banatzeaz gain, lehiaketan aurkeztutako argazki guztiak proiektatu zituzten. Sari banaketa amaitutakoan, pintxo eta sagardo dastaketa egin zuten Elordi elkartean.
 
Saritutako argazkiak: 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!