KZgunean ikastaro eskaintza

Ataria 2016ko abenduaren 28a

Urtarrilaren 16tik aurrera eta otsailean Altzoko KZgunean arratsaldeetan, ikastaroak eskainiko dira 16:00etatik 18:00etara.

Hamar orduko hastapen ikastaroa, zortzi orduko idazketa eta lau orduko kalkulu ikastaroak eskainiko dituzte. Horrekin batera, Gmail-ari buruzko lau orduko saioa eta Twitter eta Google Drive-ri buruzko bina orduko saioak ere eskainiko dira.

Izen emateko epea urtarrilaren 13an amaitzean da udaletxean edo liburutegian. Ikastaroa antolatzeko, gutxienez, hiru laguneko taldea osatu behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!