Altzo 2014-2015 Urtekariari dagozkion galderak erantzunez, lehiaketan irabazle suertatu dira Ana Mari Amiano eta Ane Balerdi. Erantzunak asmatu zituztenen artean egindako zozketan izan dira saridunak. Elkar liburu dendetan erabiltzeko 80 euroko txartela jaso dute. Irudian, bi saridunak, erdian Lurdes Murua Kultura zinegotzia dutela.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?