Erretirodunak festa giroan Altzon

Irati Saizar Artola 2016ko azaroaren 13a

Erretirodunen eguna ospatu dute gaur Altzon. Eguraldia lagun izan arren, eguna festa giroan pasatzera animatu dira herritarrak.

Goizean, argazki emanaldia izan dute udaletxeko ekintza aretoan. Bertan, Arabar Errioxara egindako bidaiako argazkiak ikusteko aukera izan dute. Jarraian, meza nagusia ospatu dute eta eguerdian, sabela betetzera Batzarremuñora joan dira. Bazkalondoren, bertsolariek eta Altzoko Loatzo musika eskolakoek giroa alaitu dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!