Bertsoak azken mugan

Irati Saizar Artola 2016ko irailaren 18a

Azken Muga egitasmoaren baitan, bertso eguna ospatu dute Altzon.

Zaraten ospatzekoa zen gaurko eguna, Bedaio eta Azkarateren arteko mugan, baina, eguraldiak lagundu ez duenez, Altzon elkartu dira. Bertsoak izan dira ardatz gaurko egunean. Goizean, bertso saio librea egin dute trikitilarien laguntzarekin eta herri bazkaria egin ondoren ere, bertsoek hartu dute lekua. Santa Barbara ermitan kantatzea egokitu zaie gaurko bertsolariei. Besteak beste, Iñigo Gorostarzu, Angel Mari Peñagarikano, Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia, Julio Soto eta Andoni Egaña aritu dira kantuan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!