Arabako Errioxara bidaia antolatu du Altzoko Udalak

Ataria 2016ko irailaren 1a

Moreda eta Guardia bisitatuko dituzte irailaren 17an. Irailaren 13ra arte dago izena emateko epea.

Bidaia adin guztietako pertsonentzat antolatu dute, baina erretirodunek dute lehentasuna.

8:30ean irtengo dira Altzoko plazatik, eta Moreda herrira joango dira lehenengo. Bertan, olioa egiten den errota bisitatuko dute. 12:00etan, Eguren Ugarte upategia bisitatuko dute ardo katarekin, eta bertan bazkalduko dute. Arratsaldean, Laguardiara joango dira, eta 21:00ak aldera ailegatuko dira Altzora.

35 euro balio du, eta irailaren 13ko eguerdiko ordubatak baino lehen eman behar da izena udaletxera (943652413) edo Lurdes Muruari (943650328) deituta.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!