San Inazio Jaiak 2016

Azken egunari probetxua ateraz

A. Urkola/I. Otaegi 2016ko abuztuaren 1a

Goizean, Altzoko gaztetxoak Gorritiren animaliekin nahikoa dibertitu diren arren, 16:30ean, aparrarekin izan dute hitzordua; gelditu ere egin gabe aritu dira aparraz gozatzen.

Ez diote haurrek soilik aterako etekina azken egunari. Helduagoentzat ere izango da entretenitzeko modurik; izan ere, 19:00etan mus txapelketaren lehen norgehiagokak hasiko dira, Elordi elkartean.

 

Hurrengo urteko San Inazioei begira jarri aurretik beste zenbait ekimenez gozatzeko aukera izango dute altzotarrek:

 

18:00. XX. Frontoi zahar berrituko Pilota Txapelketako partidak, finalak.

19:00. Mus Txapelketa, Elordi elkartean.

21:00. Zahagi ardoa.

22:30. Dantza emanaldia: Artea eta Alurr dantza taldeak.

00:00. Dantzaldia Fan&Go taldearekin.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!