Arratsaldean, apar festa izango da umeentzat, eta frontoi zaharreko pilota finalak jokatuko dituzte. 19:00etan, mus txapelketa izango da, eta 21:00etan zahagi ardoa izango dute plazan. 22:30ean, dantza emanaldia eskainiko dute Artea eta Alurr dantza taldeek.
Gauerdian, azken indarrak xahutzeko aukera izango dute Fan&Go taldearekin.