San Inazio Jaiak 2016

Festa giroan San Inazio egunean

Irati Saizar Artola 2016ko uztailaren 31

Uztailaren azken egunera iritsita eta San Inazio eguna lagun, altzotarrak festan murgildu dira egun guztian zehar. 

Arratsaldeko festari hasiera emateko, aizkolarien proba izan da. Batetik, Nerea Sorondo eta Joseba Otaegi aritu dira eta bestetik, Leire Astiasaran eta Mikel Larrañaga. Jarraian, herriko dantzariek, haur, gazte eta helduek, soka dantza egin dute herriko plaza inguratuz. 

Hori bukatzean, La Jodedera taldearen musikak alaitu ditu Altzoko bazterrak. Eguna bukatzeko, bertso jaialdia izango da Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Miren Amuriza, Aitor Mendiluze, Igor Elortza eta Angel Mari Peñagarikanoren eskutik eta Manu Olano herritarra artuko da gai jartzen. Festa gosez geratzen denarentzat, Trikidantz taldearen kontzertua ikusi eta dantzatzeko aukera izango da. 

BIHARKO EGITARAUA

11:00. Gorriti eta bere animaliak.

Ondoren. Haurren hamaiketakoa. 

16:30. Apar festa.

18:00. Frontoi zaharreko pilota partidak, finalak.

19:00. Mus Txapelketa, Elordi elkartean.

21:00. Zahagi ardoa.

22:30. Dantza emanaldia: Artea eta Alurr dantza taldeak.

00:00. Dantzaldia Fan&Go taldearekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!