San Inazio Jaiak 2016

Gazteek aurre hartu diete festei

Ataria 2016ko uztailaren 29a

Nahiz eta txupina arratsaldean jaurtiko duten, Gazte Eguna antolatu dute gaur eta hainbat ekitaldi egin dituzte goizean.

Gazte Eguna ospatzen ari dira Altzon. 10:30ean, ezagutza jolasak eta sentipen tailerrak egin dituzte Otsabiope gaztetxean. Gorputza sentitzeko eta bizitzeko hainbat teknika praktikatu dituzte tailer horretan. Gorputza are gehiago askatzeko aukera izan dute ondoren; izan ere, Zumba tailerra egin dute herriko plazan Izaro Olano herritarrak gidatuta.

13:00etan poteoa egin dute, eta 14:00etan elkarrekin bazkalduko dute herriko gazteek. 16:00etan, jolasak egingo dituzte, trikiti doinuez alaituta.

18:00etan, txupinazoa

18:00etan, txupinazoa izango da, eta ofiziaki hasiko dira San Inazioak. 18:30etan, Artea dantza taldeko haurren emanaldia izango da, eta bertso poteoaren txanda izango da ondoren, Mikel Artola eta Haritz Mujika bertsolariekin.

Honako egitaraua antolatu dute arratsalderako:

18:00. Jaien hasiera.

18:30. Artea dantza taldeko haurren emanaldia.

19:30. Bertso poteoa, Mikel Artola eta Haritz Mujika bertsolariekin.

20:45. Presoen eskubideen aldeko kontzentrazioa.

21:00. Lur Lan basatxerri eta bertako produktuekin, herri afaria.

00:00etatik aurrera, kontzertuak:

  • Skakeitan
  • Eta abar kolektiboa
  • DJ Pintxitos

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!