Bigarren eskuko azoka egin dute Amasa-Villabonan

Ataria 2016ko ekainaren 4a

Atzo arratsaldean, hamar postu inguru jarri zituzten Villabonako Berdura plazan. Bigarren eskuko materiala izan zuten salgai. Nazioarteko Ingurumen egunaren harira antolatutako ekimena izan zen.

Gaur eta bihar ekitaldi gehiago izango dira gure eskualdean, Tolosaldea Garatzenek antolatu duen egitarauaren barruan.

  •     Amasa-Villabona


Ekainak4, larunbata. Amasamendira mendi irteera, Komizarko Parketik abiatuta, 09:00etan.

  •     Alkiza


Ekainak 5, igandea. Mendi ibilaldia Largabista eta Tiritatxorekin, herriko plazatik abiatuta, 10:00etan. Irrien Lagunak ikuskizuna, 12:30ak aldera. Erakusketak, tailerrak eta bertako produktuen dastaketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!