Xabier eta Miren Amurizarekin bertso afaria, apirilaren 29an

Ataria 2016ko apirilaren 14a

Altzoko Elordi elkarteak bertso afaria antolatu du Xabier eta Miren Amurizarekin apirilaren 29rako

Elkartean bertan izango da afaria, 21:00etan. Aurretik, 19:30ean hitzaldia emango du Xabier Amurizak, udaletxeko areto nagusian. Bertso afarirako txartelak Elordi elkartean eskuratu daitezke 20 eurotan, apirilaren 15ean eta 17an, 18:00etatik 21:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!