Emakumearen egunaren harira, barreterapia saioa

Ataria 2016ko otsailaren 25a

Bi ekimen antolatu dituzte Altzon Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta. Batetik, udalak barreterapia saioa antolatu du, eta, bestetik, herriko emakumeek ohiko bazkaria antolatu dute.

Lurdes Murua zinegotziak azaldu duenez, «martxoaren 8aren inguruan normalean ekitaldiak antolatzen ditugu herrian. Urtez urte saiatzan gara aldatzen, eta aurten pentsatu dugu saio bat egitea ondo pasatzeko. Horrela, barreterapia saioa antolatzea otu zaigu». Martxoaren 4ean izango da saioa, Batzarremuñoko areto handian, 18:00etatik 20:30era. Izena udaletxean eman behar da eta azken eguna horretarako otsailaren 29a da. 3 euro ordaindu behar dira izena ematerakoan.

Barreterapia saioan gizonezkoak ere gonbidatuta daude parte hartzera, eta Muruak herritar orori egin die deialdia tailerrean izena emateko.

Bestalde, emakumeen bazkaria martxoaren 6an izango da, 14:00etan, Segoretxe jatetxean, eta izena jatetxean bertan eman behar da edota 943 65 24 13 zenbakira deituz, martxoaren 3rako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!