Biharko, abenduaren 19a, larunbata, ondorengo egitaraua dago prestatuta: 09:30. Ibilaldia, Altzo Muinotik irten eta Imazen pagoa bisitatuz. Ondoren, hamaiketakoa. 17:00. 'Izeba tekla' piano emanaldia, Xabier Lizasorekin, udaletxeko lokalean. 19:00. Lorratzak taldearen musika emanaldia, Gaztetxean. 20:00 eta 21:00. Talo jatea Elordi elkartean. 20:00etan, umeak eta gaztetxoak; 21:00etan, gazteak eta helduak.
Bestetik, gela, ganbara eta upategietan jasotako gauza zaharren erakusketaren ordutegia zabaldu dute. Bihar, 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik, Batzarremuino eraikinean. Etzi, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Hortik aurrera, ordutegi berriak zabaldu dituzte: abenduaren 26an, 16:00etatik 20:00etara; abenduaren 27an, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; urtarrilaren 2an, 16:00etatik 20:00etara; eta urtarrilaren 3an, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.


