5. Begiradak zine-aldia, Elordi elkartearen eskutik

Imanol Garcia Landa 2015eko azaroaren 5a

Lau film emango dituzte azaroko ostiraletan. Bihar izango da lehen emanaldia, Arriya filmarekin.


Bosgarren urtez, Altzoko Elordi elkarteak Begiradak zine-aldia antolatu du. Lau film, horietatik bat dokumentala, ikusi ahalko dira eta azaroko ostiraletan emango dituzte, guztiak 19:30ean eta udaletxeko ekintza aretoan.

Filmak Arriya, Yugo & Lala eta Loreak izango dira, eta dokumentala Aulki hutsak. Dokumentala heriotzari eta doluari buruzkoa da, eta egilea eta medikua den Iñaki Peña izango da Altzon, berarekin solasaldia egin ahal izateko. Loreak filmerako ere saiatuko dira bertan parte hartu dutenetako baten bat Altzora eramaten.

Azken filma ikusi ondoren, pintxo jatea izango da Elordi elkartean bertan, herritarren artean tertulian aritzeko bidea emanez. Bego Tapia Elordi elkarteko kideak azaldu duenez, Begiradak egitasmoarekin «bizi handia ematen zaio herriko kultur dinamikari».

Entzun egitasmoari buruz Bego Tapiari egindako elkarrizketa:

 

Egitaraua

Azaroak 6, ostirala

19:30. Arriya filma.

Azaroak 13, ostirala

19:30. Aulki hutsak dokumentala. Bertan izango da Iñaki Peña dokumentalaren zuzendaria.

Azaroak 20, ostirala

19:30. Yugo & Lala filma.

Azaroak 27, ostirala

19:30. Loreak filma. Ondoren, pintxo jatea Elordi elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!