Erretirodunen eguna, azaroaren 8an

Ataria 2015eko urriaren 29a

Azaroaren 8an, igandea, erretirodunen eguna izango da Altzon. 11:00etan argazki emanaldia egingo da udaletxeko ekintza aretoan, Nafarroara egindako bidaian ateratakoak.

12:00etan, meza nagusia, eta ondoren dantzariak plazan eta Jexux Mari Irazu eta Millan Telleria bertsolariak. 14:15ean bazkaria egingo da Segoretxe jatetxean. Bertan bertsolariak eta Altzoko Loatzoko musikariak ere izango dira. Izena udaletxean eman behar da, eta azken eguna azaroaren 4a izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!