Izena emateko epea azaroaren 20an amaituko da, eta horretarako Segoretxe tabernan, Elordi elkartean, udaletxean zein gaztetxearen helbide elektronikoan, altzokogaztetxea@gmail.com, dago aukera.
Txapelketa binaka izango da eta bikoteko 5 euro ordaindu beharko dira. Izena emateko garaian bikoteko kide bakoitzaren izen-abizenak eta herria jarri beharko dira, eta txapelketako lehen partidaren egunean dirua jarri beharko da. Parte hartzaileentzat sari berezia egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek.