Altzoko kultur batzordea osatzeko deia egin du udalak

Ataria 2015eko irailaren 23a

Bestalde, liburutegia udan zehar itxita egon ondoren, urriaren 1ean irekiko dela jakinarazi du.

Udalaren iritziz, azken urteotan Kultur Batzordeak Altzorako "oso onak eta erakargarriak" izan diren ekintzak antolatu ditu. Horien adibide gisa ipini ditu urtekaria edota Jakinminez egitasmoa Gabonetan.

Lan horiek egiteko parte hartzeak duen garrantzia ikusirik, deialdi berezia egin du, batzordea lehenagotik osatzen zutenei, baina bereziki, jende berriari. Hori dela eta, partaide izan nahi dutenei lehen bilerara azaltzeko deia egin die: 

EGUNA: urriak 1 (osteguna)
ORDUA: iluntzeko 9:00etan
LEKUA: Udal Ekintza eta Batzar Areto

Norbaitek egun horretan etortzerik ez izan arren Kultur Batzordeko partaide izan nahi balu, udaletxera deitu beharko du, 943 652413 zenbakira.

Liburutegia, datorren ostegunetik aurrera

Udako oporren ostean, urriaren 1ean zabalduko da liburutegia, ohiko ordutegian (16:30-18:30). Haur gelan egokitzapen lan batzuk egiten ari dira eta horiek amaitutakoan irekiko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!