Hauteskundeak 2015. Emaitzak

169 boto eskuratu ditu EH Bilduk Altzon

Ataria 2015eko maiatzaren 24a

Indar bakarra zen, eta Joseba Elduaien izango da datorren legealdian alkatea. 33 boto txuri izan dira, eta abstentzioa %31,1ekoa izango da.

Miren Balerdik testigua pasako dio Joseba Elduaieni. Herritarrek euren botoen bidez babesa eman diote EH Bildu alderdiari. 169 boto eskuratu zuten atzokoan, duela lau urteko emaitzak errepikatu dira: «Eskerrak eman behar diziogu herritarrei. Duela lau urteko emaitzak hoberenak izan ziren eta aurten berdindu ditugu». 33 boto zuri, 6 baliogabe eta abestentzioa %31,12an kokatu zen atzokoan.

«Herritarrek herria eraikitzen urte mordoa daramate eta guk jarraipena emango diogu parte hartzea, gardentasuna eta parekidetasuna bezalako baloreekin», laburbidu zuen Joseba Elduaienek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!