Joseba Elduaien Olazar da EH Bilduren alkategaia Altzon

Ataria 2015eko apirilaren 24a

EH Bildu soilik aurkeztu da Altzon.

Honako adierazpen hauek egin ditu alkategaiak: "Altzotarren parte-hartzea bideratu nahi dugu, herriaren etorkizuna erabakitzen den guneetan parte har dezaten ahalbidetuz, denon artean landu eta erabakitako ekimen eta proiektuak aurrera eraman nahi ditugu. Altzok, orain arte bezala herri bizia eta erosoa izaten jarrai dezan, herritik eta herrigintzatik, euskaratik eta euskaraz, berdintasun eta elkartasunetik".

Honako hauek osatzen dute zerrenda:

1. JOSEBA ELDUAIEN OLAZAR
2. LOURDES MURUA GOROSTIDI
3. JOSU ASTRAIN AZKONA
4. MIREN BALERDI AMONDARAIN
5. LIERNI IZAGIRRE GUTIERREZ
6. ANTONIO ARTOLA ARTOLA
7. EIDER EPELDE DAVILA

Ordezkoak:
1. MIREN JAIONE GALARRAGA ZABALA
2. MARIA CARMEN GAZTAÑAGA AMIANO
3. JOSE JOAQUIN MURUA BALERDI

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!