Herritarren berotasuna Arandia jatetxekoen agurrean

Ataria 2015eko urtarrilaren 9a

Mende bat inguruko jarduna amaitu du Altzoko Arandia Jatetxeak. Abenduaren 29an izan zen bere azken lan-eguna, eta 30ean, agurra. Herritar ugari hurbildu zen bertara, Antton Iztuetak egindako bideoan ikus daitekeenez. Une hunkigarriak bizi ahal izan zituzten bertaratuek. Gabonzahar egunean, 'itxita' jartzen zuen kartela eskegita zegoen atariko ateburuan.​​

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!