Herriko artisten lanak ikusgai

Ataria 2014ko abenduaren 19a

Altzoko zortzi artisten erakustaldia ikusgai dago Batzarremuñon. Bihar amaituko da bisitatzeko aukera.

Asteartean egin zuten inaugurazio ekitaldia, eta jende ugari bertaratu zen. Margolanak, mandala, panpinak, makilak, zeramikak edota egurra landuz egindako lanak ikusteko aukera dago bertan.

Manuel Epelderen makilak, Zuriñe Peñagarikanoren panpinak, Roman Ganzarain eta Kike Rodrigezen egur-tailak, David eta Pablo Azurza aita-semeen margolanak, Miren Garikanoren zeramikak eta Edurne Suduperen mandalak.  Guztiak, Lierni Izagirrek mimoz dekoratuta, herritar taldetxo baten laguntzaz antolatuta.

Erakusketa irekieran artista gehienek bere zaletasunaren nondik-norakoak eta obraren xehetasunak eman zituzten; gero, Oihane Artola (biolina), Mari Murua (Txeloa) eta Izaro Olanok (pianoa) bere doinuekin giroa goxatu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!