Artista altzotarrek abiaraziko dute gaur bost eguneko egitaraua

Itzea Urkizu 2014ko abenduaren 16a

Eguberri aurreko egunak jakituriaz janzte bidean, Altzon hemezortzigarrenez antolatu dituzte, aurten, Olentzerotan jakinminez izeneko jardunaldiak. Kultura batzordeko Antton Iztuetarekin egin dugu egitarauaren errepasoa.

 

Bost egunetako egitaraua prestatu dute, eta gaur bertan ekingo diete hitzorduei, herriko artisten erakustaldia inauguratuz. Izan ere, kultura batzordeko kide Antton Iztuetak azaldu bezala, herritik eta herriarentzat prestaturiko egitasmoa da: «Artistak nonahi daude, baina gure herrian ere bai, eta aurpegia eta ahotsa jarri nahi izan diegu».

Artistekin hasitakoari gizarte gaiek, pailazoek eta herri afariak jarraituko diote, horrela, larunbata bitarte.

XVIII. Olentzerotan jakinminez

Abenduak 16, asteartea

19:30. Herriko zortzi artisten erakustaldia Batzarremuñon, hilaren 20ra bitarte. Musikariak ere ariko dira.

Abenduak 17, asteazkena

19:30. Udaletxeko batzar aretoan, Katalunia: iritsi al da ordua? hitzaldia, Euskal Herrian bizi diren Dani Soler eta Carles Belda kataluniarren eskutik.

Abenduak 18, osteguna

19:30. Eider Olazar Elduaienen eskutik, Indarkeria sexistaren aurpegiak, udaletxeko batzar aretoan.

Abenduak 19, ostirala

18:00. Loatzo musika eskolako ikasleen emanaldia, elizan.

Abenduak 20, larunbataA

16:00. Inpromatx tailerrak udaletxeko ganbaran.

17:30. Patxin eta Potxin frontoian.

19:00. Inpromatx emanaldiak Batzarremuñon.

21:00. Herri afaria Elordi elkartean: taloa, hirugiharra, txorizoa, gazta eta gaztainak. Ondoren, karaokea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!