Txakurren kakak jasotzeko eskatu die udalak jabeei

Imanol Garcia Landa 2014ko abe. 2a, 13:50

Parkeetan, frontoian eta eskolan txakurrak ezin direla egon gaineratu du. Oharrak ez badira betetzen neurriak hartu beharko direla jakinarazi du.

Altzoko Udalak ohar bidez azaldu du txakur kakak agertzen direla maiz Aizpe inguruan, jolas parkeetan, frontoian eta inguruetan, eskola sarreran eta inguruetan, eta baita etxe partikularretako ate aurreetan ere.

Udaletxean leku pribatuen jabeen kexak jasotzen ari direla esan du udalak, eta leku publikoetan horrelakoak ikusten dituztenez, txakur kakak jasotzen ibili behar dutela. "Hau onartezina da", esan dute udaletik, eta ohartarazi diete eta eskatu diete txakur jabeei horien kakak jasotzeko.

Ohar horiek bete gabe jarraitzen badira, neurriak hartzen hasiko dela esan du udalak: "Salaketen zerrenda bat ireki daiteke eta hauen jarraipena egiten hasi beharko da".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!