Erretirodunen eguna ospatu dute Altzon

Ataria 2014ko urriaren 27a

Atzo, igandea, herriko erretirodunei zuzendutako festa egun polita izan zen.

Eguraldi bikaina lagun, "ezin hobeto" atera zen udalak urtero herriko helduenei eskaintzen dien egun hau. Meza nagusia, herriko gaztetxoen korua, dantza eta soinu eskaintzak, Patxi Etxeberria eta Angel Larrañagaren bertsoak, Arandia jatetxean bazkaria... izan zituzten, besteak beste. Edonola ere alaitasuna izan zen nagusi. Elkarri urte askotan horrelaxe elkartzea opaz agurtu zuten eguna.

Argazkiak: Txomin Rezola

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!