Inoiz bizi izan gabeko gertaera Altzon

Asier Imaz 2014ko irailaren 19a

Asteazken iluntzean 60 zikoina inguru pausatu ziren Altzon. Herritarrek azaldu dute ez dutela sekula horrelakorik ikusi.

Antton Iztueta altzotarra adi egon zen eta ostegunean kamara hartu eta zikoinei argazkiak ateratzen aritu zen, ondoren, Ataria-ri bidaltzeko. Irudiez gain, altzotarrak gertaeraren nondik norakoak kontatu ditu. "Bateren batek dorreko gurutze gainean egin omen du egonaldia. Iluntzean iritsi eta atseden hartu ondoren, zikoina batzuk euren bidea jarraitu zuten. Beste batzuk, ordea, gaua herrian pasa zuten. Ostegunean 13 zikoina gelditzen ziren udaletxe alboko zelaian, jan bila, argazkietan ikusten den bezala".

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!