Helduen soinketa astelehenetan eta asteazkenetan izango da, Batzarremuñon, 16:45etik 17:45era. Ordaindu beharrekoa 45 euro izango dira.
Gazteen soinketa, aerobik erara, astelehenetan eta asteazkenetan izango litzateke, zortzi laguneko taldea osatuz gero. 18:00etatik 19:00etara, eskola azpiko lokalean. Kuota 120 eurokoa da.
Yoga ikastaroa ere bi egun horietan izango litzateke, 20:15etik 21:45era, eskola azpiko lokalean. Kasu honetan ere zortziko taldea osatuz gero. Kuota 150 eurokoa da.
Azkenik, dantza ikastaroa antolatu dute. Taldeak eta ordutegiak antolatzen ari dira oraindik irakasleak. Osatu ondoren, udaletxeko eta eskolako iragarki oholean jarriko dituzte zerrendak. Bertan ez dagoenak, udaletxera joan beharko du irailaren 25etik aurrera.
Gainontzeko ikastaroetan izena eman nahi dutenek udaletxera joan beharko dute, irailaren 25a baino lehen. Ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira.