Hondakinen inguruko karakterizazioa egin dute Altzon

Asier Imaz 2013ko urriaren 11

Spora enpresako langileek hondakinen gaikako bilketaren inguruko karakterizazioa egin dute Altzon.

Altzoko bilketa sistema berriaren jarraipena egiteko, Tolosaldeko Mankomunitateak eskatuta Spora enpresako langileek karakterizazio egin dute gaur goizean Altzon. Ariketa honen helburua hondakinak gaika sailkatzen diren edo ez aztertzea da. Horretarako, edukiontzi berde bat hartzen da eta bertan dagoen hondakina sailkatu egiten da. Mankomunitatetik azaldu dutenez, "karakterizazio honek esango digu errefusaren edukiontzietan zein hondakin agertzen diren, eta beraz, zertan egiten den akats edo zertan ondo".

Altzoko frontoian goiz osoa hondakinak sailkatzen igaro ondoren, Sporako langileak hurrengo astean kaleratuko dute txostena, karakterizazioaren emaitzak zeintzuk izan diren argituz. Langileen esanetan, aste amaierako emaitzak prest egotea aurreikusten dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!