Altzoko liburutegian Tiritatxo ipuin kontalaria izan zen iragan ostegunean. Bertara gerturatu ziren haurrak oso gustura egon ziren ipuinak entzuten, eta harreta handiz jarraitu zituzten Tiritatxoren ibilerak. Ipuin kontalaria, Pupu eta Lore lagunekin joan zen Altzoko liburutegira, entzule txikien gozamenerako. hitza