Altzoan elkarteak, Cristobal Gutierrezekin formazio saioetan parte hartzeko aukera eskainiko du, pasa den irailaren 18ko hitzaldiaren arrakasta ikusita.
Altzoaneko arduradunek bi aukera eskainiko dituzte. Batetik, hileroko formazioa legoke, hilabetero asteburu batean berarekin elkartuz; 100 euro ordaindu beharko litzateke astebururo. Bestalde, hilean behineko kontsulta pertsonala ere aukeretako bat litzateke.
Eskualdeko jendearen interesa zein den jakin nahi du Altzoan elkarteak; interesa duen edonork, beraz, gurealtzoan@gmail.com helbidera idatzi beharko du, urriaren 8a baino lehen, bi aukeretako bat aukeratuz.