Alkizako udaletxeko ganbaran erakusketa irekiko dute urriaren 22an. Xabier Artola, Mariaje Barandiaran, Julen Hernandez eta Joserra Hernandezek jarri dituzte erakusketako argazkiak. Egun horretan bertan, 18:00etan, erakusketa inauguratuko dute, eta egileek bisita gidatua eskainiko dute.
Inaugurazio egunean, 19:00etatik aurrera, Igone Mariezkurrena kazetariak hitzaldia emango du eta ikus-entzunezko labur bat eskainiko du Alkizan. Lesotho, mendietako erreinua izenburupean, Afrikako lurralde ezezagunenetako batean barrena bizikletaz egindako bidaia kontatuko du.
Egitarauari amaiera emateko, azaroaren 6an, 19:00etan, Bi emakume, bi bizikleta eta hamaika abentura izeneko solasaldia egingo dute udaletxeko ganbaran Blanca Fernandezek eta Mariaje Barandiaranek. Bizikletaz egindako bidaiak eta bizipenak partekatuko dituzte, Josu Iztuetaren gidaritzapean.