Alkizako jaiak 2026

Gazteak herriarentzat

Alkizako festetan gaur arratsaldean gazteek hartu dute protagonismoa; izan ere, Alkizako gazteek prestatutako ohiko proba izan da herriko plazan: herri kirol desafioa. Oraingoan alkizarrak Xoxokakoen kontra aritu dira nor baino nor.

Urtetik urtera egitarauan hutsik egiten ez duen ikuskizuna da gazteen herri kirol saioa. Herriak galdu dituen hiru gazte omentzeko modua dute alkizarrek. Horretarako, Alkizako plaza probaleku bihurtuta neska-mutilak elkarren lehian aritu dira: trontzan, koxkor biltzen, harri-jasotzen, korrika, txingatan, orgatxoan, zaku-karreran, hilerrira arteko korrika-saioan...

Kirol eskarmentua erakutsi dute bai alkizarrek eta baita xoxokarrek ere, betiere umorea galdu gabe. Festek oraindik badute zer eskaini eta asteartea bitarte gustu guztientzat pentsatutako ekitaldiak izango dituzte:

EGITARAUA

Irailak 5, larunbata
  • 10:30. Umeen txirrindulari lasterketa.
  • 12:00. Toka txapelketa, 13 urtetik gorakoentzat.
  • 17:30. Alkiza eta Xoxokako gazteen arteko herri kirolak.
  • Ondoren. Sagardo dastaketa.
  • 22:00. Barrikotea.
  • Ondoren. 3ttu erromeria.
Irailak 6, igandea
  • 11:00. Umeen pilota partidak.
  • 12:00. Paella lehiaketa.
  • 17:30. Herri kirolak.
  • Ondoren. Larrañaga eta Ostolazaren eskutik erromeria. Earra food-trackarekin mokadutxoak jateko aukera.
Irailak 8, asteartea
  • 13:00. Meza.
  • 14:00. Jubilatuen bazkaria.
  • 16:00. Toka txapelketa, 13 urtetik beherakoentzat eta jubilatuentzat.
  • 17:00. Herriko trikitilariak.
  • Ondoren. Ogitarteko jatea.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!