Alkizako Udalak bisita gidatua antolatu du irailaren 13rako: Onddoak, bioaniztasunaren giltzarri. Joxepo Teres Izkierdo Aranzadi Zientzia Elkarteko Mikolgia Saileko kidea ariko da gidari. lkizako basoetan barna ibilbidea egingo dute, eta bertan, onddoek bioaniztasunean duten eragina eta garrantzia ulertzeko aukera paregabea izango dute.
Alkizako plazan elkartuko dira irailaren 13an, 10:00etan.Bi ordu eta erdi inguruko jarduera izango da eta oinetako eta arropa erosoak eramatea aholkatu dute. alkizarrek eta 12 urtetik beherakoek doan izango dute bisita, eta gainerakoek bost euro ordaindu beharko dituzte, bertan, eskudirutan. Euskaraz izango da bisita, eta irailaren 11 izango da izena emateko azken eguna.
Basoak aztergai
Bestalde, urriaren 24an, Alkizako basoen sekretuak gertutik ezagutzeko beste bisita gidatu bat egingo dute. Mikel Belaskorekin batera, naturan murgiltzeko eta gure ingurunea beste begi batzuekin ikusteko ibilbide gidatua antolatu dute.
Belasko naturaren dibulgazioan aritzen den gidaria da, eta bere jardunean paisaia, historia eta ingurumenaren arteko loturak azaltzen ditu modu ulergarri eta erakargarrian. Hainbat tokitan egin izan ditu antzeko ibilbideak, bertako ondare naturala eta kulturala ezagutarazteko helburuarekin.
Ibilbide honetan, Alkizako basoetan barrena ibiliko dira, bertako zuhaitzak, paisaiaren bilakaera eta gizakiaren eta naturaren arteko harremana ezagutuz. Flora eta basoen ezaugarriak ezagutu, paisaiaren historiaz eta erabileraz jabetu eta naturarekin lotura estuagoa sentitzeko aukera izango da.
Urriaren 24an, larunbatarekin, 10:00etan hasi dira eta bi ordu eta erdi inguruko ibilbidea izango da. Alkizarrek eta hamabi urte artekoek doan izango dute bisita, eta gainerakoek bost euro oraindu beharko dituzte, irteeran bertan, eskudirutan. Euskaraz izango da bisita.